top of page

BURDINAREN MENDIA

Euskal Herriko Historian garrantzia handia izan du burdinaren ustiapenak. XI. mendean hasi, Aizpeako meategietako  150 hektarea zabaletan, burdina landu da. Ustiaketa honi esker, inguruan paisaia berezia garatu da adibidez;burdinaren lurretakoa.

​

Gaur egun, Burdinaren Mendia bezala ezagutzen den Aizpeako meategia Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Monumentu Multzo izendapena du eta Aizkorri Aratza Parke naturalaren barruan dago kokatua. Datozen urteetan hainbat ikerketa jarriko dira martxan, tokiaren benetako balioak ezagutzeko. Hau guztia jasotzeko eta bisitariei erakusteko Aizpittako Adieraztegia sortu da, azken teknologiak era erakargarrian landuz burdingintzaren prozesua azaltzeko.

HISTORIA ETA BURDINAREN PROZESUA

Aizpeako meategien lehenengo erreferentziak XII. Mendetik hasita, eta  1951. urtean gaur egun ikus daitezkeen labeak itxi ziren arte, burdin meategiak oso lotuta egon dira Zeraingo herriarekin.

Mende guzti hauean zehar erabilera zabala izan dute meategiek eta jauntxoen esku izatetik, ingelesen menera aurrenik eta alemaniarrenera gero izan ziren Aizpeako meak.

Burdinaren Mendiak meagintzaren aztarna interesgarri ugari gordetzen ditu, adibidez; lurrazpiko galeriak, lokomotoraren errailak...

Historia hori guztia eta burdingintzaren prozesua ezin hobeki azaltzen dute Aizpeako adieraztegiko aretoek, ikus-entzunezko eta erakusgela modernoen bitartez.

BURDINAREN

MENDIA

bottom of page